Angry young men

Angry young men (euskaraz "Gizon gazte suminduak") Britania Handiko langile eta klase ertainaren mugimendu literario eta artistiko bat izan zen. 1950. hamarkadan sortua, 1955-1965. urteetan izan zuen eragin nagusiena.

Britaniar gizartearen balore tradizionalak kritikatu zituen besteak beste: klase-banaketa, eliteentzako unibertsitateak eta Ingalaterrako eliza.

John James Osborne, Kingsley Amis, John Arden, Harold Pinter, Alan Sillitoe, John Wain eta Arnold Wesker izan ziren mugimendu honen partaide nabarmenenak.


Developed by StudentB